23 abr 2016
Reggae Fever 7.21: Kataluniatik datozen nodedadeak
Gaurko saioko zati haundi bat pasa dugu Katalunian. Izan ere Skatalá, Dr. Calypso eta The Oldians entzun ditugu. Lehenengoek Borinot Borinot diska klasikoa berrargitaratu dute binilo formatuan. Bigarrenek Rarities izenarekin bilduma ezberdinetan ateratako abestiak elkartu dituzte eta hirugarrenek diska berria atera zute otsaila aldera. Amaitzeko Western Standard Time Ska Orchestra entzun ditugu, asteartean (apirilak 26) Bilbon izango ditugu.
Reggae Fever 7.20: Liquidator Music disketxearen nobedadeak
Udaberriko oporrak eta gero bueltan da Reggae Fever Irratsaioa. Asteko Klasikoa eta gero Zartako-K talde nafarra entzun dugu, bideoklip berriarekin datoz Tafallarrak. Ondoren Liquidator Music disketxearen bi lan berriak aurkeztu ditugu: Gigantes Magneticos-en Power of Choice LPa eta Alpheus-en So Brave 7" berria. Saioa amaitzeko Asteburuko Proposamena iritsiko da Los Granadiansekin. Gozatu Reggae Fever!
Reggae Fever 7.19: Mojo Working jaialdia aste honetako protagonista
Aste honetako saioa Judge Dread haundiarekin hasi dugu. Berak The Upsessions entzutera eramango gaitu.
Musika mota aldatu eta Donostian asteburu honeta ospatuko den Mojo Working jaialdiari buruz jardun gara. Bertan parte hartuko duten artistak entzun ditugu. Saioa amaitzeko The Upsetters eta Los Granadians.
4 mar 2016
Reggae Fever 7.18: Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria eta Reggae Hit the Botxo Vol.1
Aste honetakoa The Maytones-ekin hasi dugu. Ondoren Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria aurkeztu dugu.
Ezin izan dugu aipatu gabe utzi aste honetako berri nagusia eta Arnaldo Otegi Aske! abestia ere entzun dugu. Amaitzeko larunbatean Santutxuko Moonstomp Soul Cafe aretoan ospatuko den Reggae Hit the Botxo festa aurkeztu dugu. Entzun Reggae Fever! Asteko Reggae Txutea!!!
1 mar 2016
Reggae Fever 7.17: The Titanians Iruñeko taldearen lan berriaren aurkezpena.
The Melodiansekin hasi dugu gaurko atala, haiek izan baitira Asteko Klasikoa ataleko protagonistak. Ondoren The Titanians talde nafarraren lehen lan luzea entzuteko parada izan dugu. Roots Reggae horrek Donostiara eraman gaitu Tacumah Reggae Banda entzutera. Saioa amaitzeko The Oldians entzun ditugu. Reggae Fever, asteroko Reggae txutea!
19 feb 2016
Reggae Fever 7.16:The Skatalites, Western Standard Time Ska Orquestra eta The Oldians
Aste berriarekin batera Reggae Fever irratsaioaren atal berri bat iritsi da. Atal berri honen gidariak The Skatalites izango dira, asteko klasikoaren protagonistak izango dira eta Western Standard Time Ska Orquestra, The Oldians eta Hepcat bezalako taldeak entzuteko bidea irekiko digute. Gozatu Reggae Fever!
18 feb 2016
Reggae Fever 7.15: Zaragozako The Magnetophones-en lan berria eta Rotabator Ska jaialdia
Aste honetako atalean otsailaren 12an Gernikan ospatuko den Rotabator Ska jaialdian zentratuko gara. Bertan parte hartuko duten MG Banda eta Bilbomatiks entzungo ditugu. Ez dira nobedadeak faltako eta The Magnetophones taldearen lan berria entzungo dugu asteko klasikoa eta asteburuko planarekin batera. Gozatu Reggae Fever! Asteroko Reggae txutea!
Reggae Fever 7.14: The Uppertones eta The Slackers taldeen lan berriak besteak beste.
Atzo gaueko atal berria "Dawning of a new era: The Roots of the Skinhead Reggae" diskarekin hasi genuen. Ondoren, The Uppertones eta The Slackersen lan berrien aurkezpenak. Amaitzeko astebururako proposamena.
Gozatu Reggae Fever! Asteroko Reggae txutea!
Reggae Fever 7.13: Iruñean bada giro!
Gaurko saioa Liquidator Music disketxeak berrargitaratu duen Roy Panton-en single klasiko batekin hasiko dugu. Behin entzunda Iruñara goaz The Sustraians/Aggromondarrek ateratako EP berria entzutera. Iseo eta Dodosoundek ere abesti pare berri bat atera dituzte eta hauek ere entzungo ditugu asteburuko plana aurkezteko, Akatz eta Iseo&Dodosound-en kontzertua Zentral Aretoan eta Binilo Sesioa Nebula Tabernan. Gozatu Reggae Fever!
18 ene 2016
Reggae Fever 7.12:The Specials taldearen monografikoa Reggae Fever irratsaioan
Urte bukaerak John Bradbury, The Specials taldeko bateristaren heriotza ekarri digu eta urtea hasteko modurik onena bere figurari eta bere taldeari omenaldi bat egitea izango zela uste dugu. Pentsatu eta egin. Gaurko saioa The Specials taldeari buruzko monografikoa izan da. Taldearen diska eta singleak entzun ditugu. Ez dira faltako asteko klasikoa eta astebururako planak. Gozatu Reggae Fever!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

