29 jun. 2015

REGGAE FEVER 6.26: Akatzen Vuelta y Vuelta-ren aurkezpena eta denboradilko 7" koei errepasoa

Ze iruditu zaizu? 
Hau izan da denboraldiko azken saioa eta John Holti omenaldia eginez hasi dugu. Ondoren Akatzen Vuelta y Vuelta LP berriaren aurkezpen azkarra egin dugu eta aurten aurkeztu ditugun 7″koen errepasoa egin dugu. Gozatu Reggae Fever!!

12 jun. 2015

Reggae Fever 6.25: Denboraldi honetan entzun ditugun euskal talde batzuk

Ze iruditu zaizu? 
Saio osoa denboraldi honi errepasoa egiten pasa dugu. Gramophone Allstars eta Boss Caponerekin hasi gara baina ondoren Euskal Herrira egin dugu salto eta denboraldi honetan entzun izan ditugun euskal talde eta proiektuak berriro entzun ditugu.

5 jun. 2015

REGGAE FEVER 6.24: Jump Up Recordseko nobedadeak eta denboraldiko errepasoari hasiera

Ze iruditu zaizu? 
Nobedadeek EEBBara eraman gaituzte, Chicagora hain zuzen ere. Bertako Jump up Records zigiliuko zenbait nobedade entzun ditugu. Ekainean sartuak gara eta denb oraldiari errepasoa ematea pentsatu dugu opor aurreko saio hauetan. Denboraldian entzundako zenbait talde entzun ditugu.