27 feb. 2014

REGGAE FEVER 5.19

Ze iruditu zaizu? 
Zuek izan zarete protagonista. Aurreko asteetan jasotako proposamenak aintzat hartu ditugu eta zuentzako irratsaio berezia prestatu dugu. Zuek aukeratu dituzue abestiak eta guk zintzo-zintzo jarri d itugu. Gozatu Reggae Fever !

Rok'n Rolla Radio 82

Ze iruditu zaizu? 

Gomendatutako bost diska eta asteburuko hiru kontzertu Rok’n Rolla Radion

Nashville Pussyren rock’n roll probokatzaile eta zikina, King Mastino italiar itsasgizonen taberna doinuak, Tex Perkins australiarraren proiektu berria, The Ape; Los Angeleseko punk eszena aho zabalik utzi duen greziar hirukotea, Barb Wire Dolls; eta Funny Duddy eta Hollywood Sinnersekoek elkarbanatutako 7 pulgadetakoa.
Astebururako hiru proposamen. Ostiralean The Steepwater Band Helldoradon eta Horisont Bukowskin.
Larunbatean The Deep End, Horisont eta Michael Katon, hau ere Gasteizko Helldoradon


20 feb. 2014

Rok'n Rolla Radio 81

Ze iruditu zaizu? 

Amsterdam BeatClub, Go! Go! egiteko tokirik hoberena, Rok’n Rolla Radion.

2003.urtetik Amsterdamgo BeatCluba 50 eta 60. hamarkadetako soinuen eragile nagusienetako bat izan da Herbeheretan, europear erreferente bilakatuz. 10. urteurrena dela eta bizkaiko Munster Records zigiluak binilo bikoitz zoragarri bat kaleratu du, Amsterdamgo klubetik pasatako zenbait taldeekin.






19 feb. 2014

REGGAE FEVER 5.18

Ze iruditu zaizu? 
Reggae Fever saioan BIG TIME SOUND SYSTEM taldeak Lasarteko EL BAR DE MAU tabernan emandako sesio baten zati bat entzun ahal izan dugu. Gozatu Reggae Fever eta Big Time-kin!

13 feb. 2014

Rok'n Rolla Radio 80

Ze iruditu zaizu? 
Rok’n Rolla Radio saioan, Os Pontas brasildarren garage-soul instrumentala, The Sound Reason, The Neumans eta Smoggers azken 7 pulgadetakoak, Las Aspiradoras eta Los Infiernoren datozen lan luzeen aurrerapena, 60. hamarkadako punkaren hiru erakusle, The Cave Dwellers, Evil eta The Bees; hauen eredua jarraituz gaur egungo The Higher State eta The Thanes eta Shane MacGowanen ahotsa the Nipsen.
Zuzeneko emanaldi aholakatua Gasteizko Helldoradon, Moonshine Wagon, Dead Bronco eta Help Me Devil.






12 feb. 2014

REGGAE FEVER 5.17

Ze iruditu zaizu? 
Gaurkoan berri eder batekin gatoz Reggae Fever saioan. Urte batzuk aste santuan ska jaialdirik gabe egon ondoren, Badalonatik Shanty Town Days jaialdia dator. Sowetoren 15. urteurrena ere ospatu dugu. Ez dira disko berriak falta: Briatore eta Ruben Lopez And The Diatones.

6 feb. 2014

Rok'n Rolla Radio 79

Ze iruditu zaizu? 
Zumaia eta Getaria artean, Planeixa izeneko zonaldean; eta Hendaia eta Donibane Lohitzune artean sortzen dira Euskal Herriko olatu erraldoiak. Pasa den urtarrilaren 7an Belharrak 20 metrotaraino altxatu zen. Mundu guztiko taldeak gonbidatu ditugu euskal Big Wavesak ezagutzera, baldintza bakarra surf doinu instrumental bat ekartzea…Hori guztia Rok´n Rolla Radio saioan.







                                                 


Belharra

Planeixako olatu erraldoia

Urtarrilaren 7an erraldoi azaldu zen Belaharra

20 metrotaraino igo zen Belharra


Punta Galea, Algortan ere olatu erraldoiak

5 feb. 2014

REGGAE FEVER 5.16

Ze iruditu zaizu? 
Gaurkoan larunbata pasatzeko bi plan ezinhobe eskaini dizkizuegu. Lehenengoa Lasarten, El Bar de Mau tabernan, Dj sesioa BIG TIME SOUND SYSTEM eta CAPITAN LAMBRETTArekin. Bigarrena Barañainen, egun osoko plana, Sustraian Records zigilu berriaren aurkezpen jaia. Zuek aukeratu!