30 abr. 2014

REGGAE FEVER 5.27: Alpheus abeslariaren diska berria

Ze iruditu zaizu? 
Reggae Fever saio berri bat entzuteko aukera izan dugu. ALPHEUSen diska berria entzuteko aukera izan dugu. Ondoren Sustraians Recordsen osteguneroko nobedadeak entzun ditugu. Amaitzeko asteburu luze honetarako bi proposamen. Ostegunean Iruñan Sally Brown eta Baionan ostiralean eta larunbatean bi pintxada: From Nothing Hill To Brixton eta Soul & Beer #4#.

16 abr. 2014

REGGAE FEVER 5.26: Sustraian Records zigilu-kolektibo-taldearen nobedadeak

Ze iruditu zaizu? 
%200 Dynamite diskoko abestiak entzuten hasi dugu saioa. Ondoren Sustraian Records Barañaingo zigilu-kolektibo taldearen nobedadeak entzun ditugu, bi EP berri. Amaitzeko Entzulearen Txokoa eta bi aste barru arteko agurra. Gozatu!!!

12 abr. 2014

Rok'n Rolla Radio 88

Ze iruditu zaizu? 
Pasa den apirilaren 5ean Nirvana taldeko Kurt Cobainek bere buruaz beste egin zuela 20 urte bete ziren. Urteurren honekin kointzidituz irrati saio, artikulu eta albiste ugari plazaratu dira azken egunotan. Rok’n Rolla Radio 88 hau ez du Nirvanari buruzko beste saio bat izan nahi, bertan Kurt Cobainek entzuten zituen taldeak errepasatu ditu, elkarrizketetako datuetan oinarrituz.
Nirvana taldeko liderraren izaera musikala aztertuz bere ondorengo ibilbidea hobe ulertzeko izan da saioa..




9 abr. 2014

REGGAE FEVER 5.25: Astebururako bi plan

Ze iruditu zaizu? 
Astebururako bi plan luzatu dizkizuegu. Alde batetik Hendaian eta Donostian ospatuko den Txin’goody Paradise jaialdia eta bestetik Eiger Edaritegian ospatuk o den Ska-Reggae Gaua. Ez dira falta izan Asteko Klasikoa eta Entzulearen Txokoa.

3 abr. 2014

Rok'n Rolla Radio 87

Ze iruditu zaizu? 
2004. urtean Rex Doanekek Fool’s Paradise saioan Lux Interior eta Poison Ivyri eginiko elkarrizketan bikotearen abesti gogokoenengatik galdetu zien. Saio honetan azalduriko abestiak 12 biuldumen hasiera suposatu zuen. Gaurko Rok’n Rollan lehen bilduma ezegutuko duzue. The Crampsen unibertso iluna ulertzeko ezinbesteko abestiak.





2 abr. 2014

REGGAE FEVER 5.24: BERRIAK NAGUSI

Ze iruditu zaizu? 
Alpheus-en diska berriaren aurrerapena entzun ahalko dugu. Baita Sally Brown madrildarren 10. urtemuga ospatzeko EPa. Rototom Sunsplash 2014ko kartela nola dagoen ere aztertuko dugu. Beti bezala, astebururako proposamena, asteko klasikoa eta entzulearen txokoa. Gaur, gaueko 22:00etan, Reggae Fever irratsaioan.