28 oct. 2010

RoCNROLLA SeSSIONS 1

Ze iruditu zaizu? 
Gaur hegoamerikako taldeen Garage sessioa. Gutxitan entzun dituzuen taldeak, agian inoiz, Los Snacks, Los Destellos, Los Sidecars, El Álamo, Cerro Verde, Cacique, Los Mirlos, Los Saicos...eta beste asko.
Bolumena igo eta gozatu!!!




Saio ezberdina, Rocknrollaren antolaketa berriaren lehena. Saio hontatik aurrera bi Rocknrolla saio ezberdin entzun ahal izango dira, Rocknrolla Radio eta Rocknrolla Sessions.
Rocknrolla Radio informazioz betetako saioa izango da, kontzertuei bistadizoa, filma interesgarrien proposamena, diska berrien aurkezpena eta kontzertu agenda. Asterokoa izatetik hibeterokoa izatera pasako da, denbora tarte zabalago honetan edukiak sakonago landuko dira, saioari kalitete handiagoa emanez. Asmoa, saio borobilagoa, mimatuagoa eta erakargarriago bat egitea da.
Rocknrolla Sessions
hilabeteko bigarren, hirugarren eta azken astean izangoa da. Saio musikala hasieratik bukaeraraino. Ordu luze batez tentuz aukeratutako rock 'n' roll, garage, punk rock, hardcore, soul eta rithm&blues abestiak pintxatuko ditut, amets irratian entzun daiteken sesio originaletako bat sortuz. Osteguneko 6:30-7:30ko tartea erreferentzia bihurtzea da helburu.
Guzti hau bloggean zintzilikatuta egongo den multimedia material sorta handiakin borobilduko da, emaitza: musika, irudi eta irakurgaiak batzen dituen opari bat.
SAIOA ENTZUN

21 oct. 2010

RoCNROLLA 16. saioa

Ze iruditu zaizu? 

Bueltan da Johnny Quid Rocknrolla saioaren denboraldi berriari hasiera emateko. Lehen saio honetan: Dillinger Escape Plan Bilboko Kafe Antzokian, udako hiru festibal Azkena Rocken Jim Jones Revue eta Kitty, Daisy and Lewis; Luna Luneran Imelda May eta Eli "Paperboy" Reed; Resurrection Fest-en Gallows, Converge, Lagwagon eta No Use For a Name. Runaways filmaren aurkezpena. Hell Beer Boys-en bostgarren lana. Agenda Youth Brigaderekin.

SAIOA ENTZUN

18 oct. 2010

REGGAE FEVER 2.1

Ze iruditu zaizu? 



Aupa denoi! Opor luze-luze-luze-luze batzuk eta gero hemen gaude berriz ere zuen burmuinak astintzeko prest. Bigarren denboraldia hasiko dugu bihar eta azkenaldian atera diren disko batzuei eginen diegu kasu(The Jolly Boys, The Bullets, Los Aggrotones). Nostalgia pixka bat ere izango dugu. Beraz, Reggaea gustuko baduzu, hau da zure saioa!
REGGAE FEVER!!!

SAIOA ENTZUN