19 feb. 2016

Reggae Fever 7.16:The Skatalites, Western Standard Time Ska Orquestra eta The Oldians

Ze iruditu zaizu? 
Aste berriarekin batera Reggae Fever irratsaioaren atal berri bat iritsi da. Atal berri honen gidariak The Skatalites izango dira, asteko klasikoaren protagonistak izango dira eta Western Standard Time Ska Orquestra, The Oldians eta Hepcat bezalako taldeak entzuteko bidea irekiko digute. Gozatu Reggae Fever!

18 feb. 2016

Reggae Fever 7.15: Zaragozako The Magnetophones-en lan berria eta Rotabator Ska jaialdia

Ze iruditu zaizu? 
Aste honetako atalean otsailaren 12an Gernikan ospatuko den Rotabator Ska jaialdian zentratuko gara. Bertan parte hartuko duten MG Banda eta Bilbomatiks entzungo ditugu. Ez dira nobedadeak faltako eta The Magnetophones taldearen lan berria entzungo dugu asteko klasikoa eta asteburuko planarekin batera. Gozatu Reggae Fever! Asteroko Reggae txutea!

Reggae Fever 7.14: The Uppertones eta The Slackers taldeen lan berriak besteak beste.

Ze iruditu zaizu? 
Atzo gaueko atal berria "Dawning of a new era: The Roots of the Skinhead Reggae" diskarekin hasi genuen. Ondoren, The Uppertones eta The Slackersen lan berrien aurkezpenak. Amaitzeko astebururako proposamena. Gozatu Reggae Fever! Asteroko Reggae txutea!

Reggae Fever 7.13: Iruñean bada giro!

Ze iruditu zaizu? 
Gaurko saioa Liquidator Music disketxeak berrargitaratu duen Roy Panton-en single klasiko batekin hasiko dugu. Behin entzunda Iruñara goaz The Sustraians/Aggromondarrek ateratako EP berria entzutera. Iseo eta Dodosoundek ere abesti pare berri bat atera dituzte eta hauek ere entzungo ditugu asteburuko plana aurkezteko, Akatz eta Iseo&Dodosound-en kontzertua Zentral Aretoan eta Binilo Sesioa Nebula Tabernan. Gozatu Reggae Fever!