9 nov 2016

RF8.5:Skinhead Reggae 1969 '14 jamaican classics' diskaren aurkezpena

Atal berri batekin datorkigu berriro ere Reggae Fever. Gaurkoan "Skinhead Reggae 1969 -14 jamaican classics" diskaren aurkezpena egin dugu. Sustraian Records-en erronka berria ere ez da falta izan. Amaitzeko Reggae Fever Fest II jaialdian parte hartuko duen talde bat entzun dugu.

1 nov 2016

Reggae Fever 4.4: Zartako-K taldeari elkarrizketa

Gaurko saioa berezia izango da, gaurko saioan gure lehen elkarrizketa egingo dugu. Zartako-K koekin egon ginen aurreko larunbatean Tafallan eta han hitz egindako entzuteko parada izango duzue. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta nobedadeak. Gozatu Reggae Fever!

21 oct 2016

Reggae Fever 8.3: Tafalla for the Kids jaialdian parte hartuko dute taldeak entzungai

Gaurko Reggae Fever irratsaioan "Tafalla for the Rudies" jaialdian parte hartuko duten taldeak entzungo ditugu, Zartako-K eta Skabidean. Beti bezala nobedadeak ere izango ditugu eta Transilvaniansen azken aurreko singlea eta The Cabrians-en lan berria ere izango ditugu. Eta Asteko Klasikoko protagonista zein izango da? Gozatu!

14 oct 2016

Reggae Fever 8.2: Nobedadeak, nobedadeak eta nobedadeak

Gaurko Asteko Klasikoaren protagonismoa zoritxarrez Nora Dean-ek hartuko du. Eta zoritxarrez diogu irailaren 28an joan zitzaigulako. Bizitza aurrera doa eta nobedadez beteriko saioa izango da gaurkoa, besteak beste, Madness, The Upshitters, Soweto eta Smooth Beans taldeen lan berriak entzungo ditugu. Gozatu Reggae Fever!

Reggae Fever 8.1: Irlandako reggae musika

Hemen gara berriz ere musika jamaikarra lau haizetara zabaltzeko asmoarekin. Zortzigarren denboraldia hastera doa eta horretarako Irlandara joan gara. Aurtengo udan Irlandan ezagututako zenbait talde entzuteko parada izango dugu. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Nobedadeak. Reggae Fever is back!

Reggae Fever 7.28: Los Siderales eta Liquidator Music

Hau da denboraldiko azken saioa beraz ezin duzu galdu! Asteko klasikoarekin hasi gara beto bezela eta ondoren nobedade batekin etorri gara. Los Aggrotones talde argentinarrak Los Siderales-en izenpean ateratako bigarren EPa entzun dugu. Ondoren Liquidator Music disketxeak Madrilen ireki berri duen denda fisikoaren irekiera ospatzeko, 19 urte hauetan atera dituen errefrentzia batzuk entzun ditugu. Amaitzeko asteburuko proposamena! Gozatu Reggae Fever! Gozatu uda!

Reggae Fever 7.27: Rocksteady Ladies eta Daddy Rude Records

Aste berri bat eta irratsaio berri bat. Gaurkoan Sustraian Records eta Daddy Rude Records zigiluek atera behar duten Rocksteady Ladies EPa izango da protagonista. Bi urte pasa dira lau abesti hauek argitaratu zirela baina oraingoan binilo formatuan datoz eta ospatu beharra dago. Daddy Rude Recordsen beste erreferentzia batzuk enzuteko aprobetxatuko dugu eta amaitzeko astebururako agenda aurkeztuko dugu. Gozatu!

Reggae Fever 7.26: Liquidator Music eta Reggae Rula Vol.2

Gaurko Reggae Fever Irratsaioan, asteko klasikoa Trojan Records disketxeak aspaldi ateratako box horietako batekin hasi dugu. Bob Marleyk Liquidator Music disketxeak ateratako Reggae Rula Vol.2 diska aurkeztu digu eta bukatzeko astebururako bi proposamen luzatu ditugu, besteak beste, Nebula Bar tabernan izango den Soul Pil-Pil III eta Garai tabenan ospatuko den 10. Gau Jamaikarra!

Reggae Fever 7.25: Weekender Bizkaitarra

Aste honetako saioa asteburuan Bizkaian ospatuko diren bi festen inguruan pasako dugu. Asteburu jamaikarra Bilbon hasiko da ostiralean, Stage Live aretoan Bilbomatiks eta The Aggrolites izango ditugu. Ondoren The Ugly Ones selektore taldea Kremlin aretoan goizalderarte. Larunbateko zita Gernikan izango da, bertan VI. Rudelari Eguna ospatzen da eta egun osoko egitaraua prestatu dute Piratak Athletic-ekoekin elkarlanean. Ekitaldi nagusia gauean izango da, Astran Majaicans eta Soweto izango ditugu. Ondoren Amunda Selektah Ospa Tabernan. Gozatu Reggae Fever

Reggae Fever 7.24: Rudelari Eguna berotzen hasi gara lehen taldea aurkezten

Aste berri bat joatear da eta atal berri batekin dator Reggae Fever Irratsaioa. Betiko martxa jarraituz Asteko Klasikoak ireki du irratsaioa. Gaurkoan LKJk izango da gure protagonista. Berak eman digu "Reggae Rula Vol.2" bilduma aurkezteko bidea. Berri onak ditugu eta maiatzaren 21ean Gernikako Rudelari Egunak aurrera jarraituko duela ospatu dugu bertan jotzen egongo den Majaicans entzuten. Amaitzeko larunbatean Baionan ospatuko den Soul Experience festa aurkeztu dugu.