27 nov. 2013

REGGAE FEVER 5.9

Ze iruditu zaizu? 

Reggae Fever berri bat entzun ahal izango dugu. Azaroko azken astearte honetan Asteko Klasikoari Smooth Beansen single berriak jarraituko dio. Santanderretik Madrilera joan eta Begoña Bang Maturekin egingo dugu topo. Bere ibilbidean ateratako diskak komentatu eta zenbait abesti entzungo ditugu. Saioa Madrilen amaituko dugu bertako zenbait talde entzuten: Skainhead, The Upsttemians eta Sally Brown. Gozatu Reggae Fever!

23 nov. 2013

Rok'n Rolla Radio 70 Mod2 Remaster

Ze iruditu zaizu? 
Pasa den astean, 2010. urtean Mod kultur mugimenduaren inguruan emandako hiru saioen bildumaren lehena entzun zenuten, aste honetan birmasterizatutako bigarren saio doakizue.
Lehen zatian protagonista scooterrak, purple heatsak, Rady, Steady, GO!; Radio London eta Mod-Rockersen arteko gatazkak.

Bigarren zatian musika, Manfred Mann, Chris Farlow, The Kings, The Yardbirds, The Who eta Small Faces.  



22 nov. 2013

REGGAE FEVER 5.8

Ze iruditu zaizu? 

Saio honetan, Prince Busterrekin hasi dugu, bera da asteko klasikoa. Ondoren Euskal Herriko hiru talde entzun ditugu, Glaukoma, 12 Tribu eta Akatz. Euskal Herritik Kataluniara joan eta The Pepper Potsen berria entzun ahal izan duzue primizian. Amaitzeko kontzertu proposamena, Liquidator XVI. urteurren kontzertua. Gozatu Reggae Fever!

16 nov. 2013

Rok'n Rolla Radio 69 Mod Remaster

Ze iruditu zaizu? 

2010.urteko otsaila eta martxoa artean Rok'n Rolla saioak Mod kultur mugimenduari buruzko hiru saio eman zituen. Saio bilduma hau bermazterizatu eta berriz gozatzeko aukera izango duzue.
Mod mugimenduaren hasiera, jazkera, zonaldeak, klubak, bizimodua, desagerketa, teddy boyak, beatnikak, scooterrak, The Scene, winklepickersak, Carnaby Street, hipsterrak, Ready, Steady, Go!, The Block, skiffleak, Blues Incorporated, Flamingos…






14 nov. 2013

REGGAE FEVER 5.7

Ze iruditu zaizu? 

Gaurkoan Ingalaterrara egin dugu bidaia Reggae Fever saioan. Bidaia eta bidea Laurel Aitkenek irekiko digu eta Pressure Tenants, The Talks, The Specials, The Meow Meows, The Bionic Rats eta Judge Dread entzun ditugu.

9 nov. 2013

Rok'n Rolla Radio 68

Ze iruditu zaizu? 
6 diska, Guida erromatarren hurrengo lan luzearen aurrerapena den singlea, Funtasticen denak aho zabalik utzi zuten The Jacketsen azkena, Los Teleplasticos valentziarren datorren lan luzearen aurrerapen pare bat, Goteborgetik dator asteko ezustekoa, Tyred Eyes; lau neska ingeles 2005.ean atera zuten diska bakar bikaina, The A-Lines; New Yerseyko Sinewaves hirukotearen garage-punk azkarra. Niña Coyote eta Chico Tornadoren diskako bi erreferentzi.
Eta astebururako bi zuzeneko: Valient Thorr eta The Hangmen Gasteizko Helldoradon eta Discipulos de Dionisos. Doctor Explosión eta Peter Pan Speedrock Larratxoko Kultur Etxean.





 




8 nov. 2013

REGGAE FEVER 5.6

Ze iruditu zaizu? 

Reggae Fever saioa hasteko Tony Brevett-i (The Melodians) gure omenalditxoa egin diogu. Ondoren Bilbon egongo diren bi kontzertu (The Slackers eta New York Ska Jazz Ensemble) aurkeztu ditugu eta bukatzeko Argentinara egi n dugu salto. Los Aggrotones, The Crabs Corporation, Los Gigante Magneticos eta Daniel Flores & La Rumba Box entzuteko aukera izan dugu. Gozatu Reggae Fever!