28 may. 2011

Argazkiak!!!

Ze iruditu zaizu? 
Devil Doll-ek atzo Andoaingo Bastero Kulturgunean eskainitako zuzenekoaren argazkiak, Rock'n Roll, country, rockabilly, burlesque... aurtengo Basterock gauen hirugarren eta azken emanaldia.

26 may. 2011

RoCKNROLLA RaDIO 20

Ze iruditu zaizu? 
Punk-Rock eta Power-Rock deskarga!!! Lehen hiru taldeak Pop the Balloon zigiluaren azken hiru erreferentziak, Brand New Hate, The Adjusters eta The Biters. Beste bi 45 pulgada bikain, The Sleazies eta The Routes japoniarrak. Cute Lepers en azken singlea eta Davila 666en bigarren lan luzea.
Asteburuko planak egiteko hiru proposamen, Screamin' Targets Lasarteko Obelixen, Devil Doll Andoaingo Basteron eta Robert Johnson bezalakoen sustraietako Delta Blues doinuak Donostiako Eigerren.

25 may. 2011

REGGAE FEVER 2.20

Ze iruditu zaizu? 

Asteazken bat gehiago eta saio bat gehiago. Gaurkoan EL GRAN MIERCOLES taldearen THIS IS SURFSTEADY diska aurkezten hasi gara. Ondoren LAS DAMAS Y LA ORQUESTA INVISIBLE entzun ditugu. Mexikora salto egin eta MATEHUALA hiriko bi talde entzun ditugu: JAMAICA 69 eta LAS 4 MONEDAS

GOZATU!




19 may. 2011

RoCKNROLLA RaDIO 19

Ze iruditu zaizu? 

Bi diska gomendatu nahi dizkizuet The Pepper Pots-en "Train to Your Lover" eta Baby Charles-en izen bereko LPa. Lontano Records zigilu madrildarrak kaleratu dituen lau erreferentzia, The Faith Keepers ,Talk! & The Woohoos, The Vibe Creators eta The Groovin' Flamingos.
The Attention! Vienarren Mod R'n'B elegantea.
Zuzenekoak: The Canary Sect Le Bukowskin, Los Teleplasticos Mogambon, The Cute Leppers Jam-en eta Fiachras Plateruenan.


Andre Williams & The Goldstars

Ze iruditu zaizu? 
Andre Williams & The Goldstars ikaragarrizko rock'n'roll saioa eskaini ziguten, hemen dituzue The Black Godfather eta bere taldearen argazkiak!!!

18 may. 2011

REGGAE FEVER 2.19

Ze iruditu zaizu? 
Gaurkoan Los Granadians-en EP berria entzuten hasi gara.Berritasunekin jarraituz The Pepper Pots-en lan berria ere entzun dugu.Ondoren Lloyd Knibb-en heriotza dela eta The Skatalites entzun ditugu eta Bob Marley-rekin amaitu dugu bere heriotzaren urteurrena dela eta.




13 may. 2011

RoCNROLLA RaDIO 18

Ze iruditu zaizu? 


Fleshtones, Sheetah et les Weissmüllers, Paralléles, Les Terribles eta Zombie Valentinesen lan berriak!!!.
Zuzeneko emanaldien gomendioak: Jim Jones Revue, Murphy's Law eta Andre Willians.
Agur Walker Brothersen John Walkerri.
Bob Marleyen 30.urteurrena gogoratzeko Mighty Mighty Bosstones.

5 may. 2011

RoCKNROLLA RaDIO 17

Ze iruditu zaizu? 
The Fabulous Wailersen Kent Morrill eta X-Ray Spexen Poly Styrene pasa den hilabetean agur esan ziguten, saioaren hasiera beraiei eskainia egongo da. Staijacketseko Daddy O Grande bere minbizia sendatzeko laguntza eskatu du.
Pasa den asteko astelehenean Red Dons Atlantako taldeak Trintxerpeko Mogambon emandako zuzenekoa aitzakitzat hartuta, zonalde horretako punk-rock eta hardcore azpi eszenari errepasoa emango diogu, The Speds, Clorox Girls, The Observers, Revisions, White Lung eta The Estranged taldeen laguntzaz.
Asteburuan Surfin Kaos eta UK Bill

DADDY O GRANDE LAGUNTZEKO
PAYPAL KONTU HONETAN DIRUA SARTUZ EGIN DEZAKEZU:
daddyogrande@yahoo.com