18 dic. 2015

Reggae Fever 7.11: Marta Ren eta Dr. Calypsoren azken lanak eta Neguko oporretarako planak

Ze iruditu zaizu? 
Hauxe da aurtengo azkeneko Reggae Fever. Asteko klasikoak gabon kutsua izango du. Ondoren Marta Ren and the Groovelvelts taldearen single berria entzungo dugu. Dr. Calypsoren lan berria ere bertan izango da. Amaitzeko Gabonetarako zenbait plan botako ditugu.

12 dic. 2015

Reggae Fever 7.10: Bilbomatiks taldearen lehen lan luzearen aurkezpena

Ze iruditu zaizu? 
Junstin Hinds and the Dominoes izango dira Asteko Klasikoaren testigoa jasoko dutenak. Ondoren Durangoko Azokan aurkeztu den BILBOMATIKSen lehen lan luzea entzungo dugu.Durangoko azokatik ekarritako beste disko batzuk entzun eta gero asteburuko proposamenarekin amaituko dugu.

4 dic. 2015

Reggae Fever 7.9:Reggae Fever Fest jaialdiaren errepasoa eta nobedadeak

Ze iruditu zaizu? 
Gaur gaueko saioa aurreko larunbatean Reggae Fever Fest jaialdian pasa zenari buruzko kronikatxo bat egiten hasiko dugu. Jaialdian grabatu ziren audio batzuk entzungo ditugu. Nobedadeak ez dira faltako, Aggressors B.C.ren eta The Aggolites-en lan berriak entzungo ditugu. Bukatzeko asteburuko plana, Donostiako Antiguo auzoko Garai Tabernan ospatuko den Summer Is Over festa aurkeztuko dugu.

3 dic. 2015

REGGAE FEVER FEST JAIALDIKO BIDEO BATZUK

Ze iruditu zaizu? 
Hemen uzten dizkizuet Azaroaren 28an, Lasarteko Elebetz Topagunean ospatu zen Reggae Fever Fest jaialdiko bideo batzuk. MILA ESKER ARRASATE KONEKTION jaunari! BILBOMATIKS ZARTAKO-K Q AREN'T ONES