27 nov. 2015

Reggae Fever 7.8: Reggae Fever Festari buruzko programa berezia

Ze iruditu zaizu? 
Aste honetako irratsaioa larunbatean Lasarten ospatuko den Reggae Fever Fest jaialdiari eskainiko dio esklusiban. Arratsaldetik hasita, Elurtza tabernan diskoen aukeraketan egongo diren selektoreekin hasi, gauean Elebeltz Topagunean arituko diren musika taldeekin jarraitu eta jaiari bukaera apoteosikoa emango dioten selektoreekin amaituko dugu. Esklusiban Sustraians Recordsekoak sortu diguten sintonia aurkeztuko dugu irratsaioaren bukaeran. Reggae Fever is good, Reggae Fever entzun!

26 nov. 2015

Reggage Fever 7.7:

Ze iruditu zaizu? 
Bi lan berri Reggae Fever irratsaioan: Gaurkoan bi lan berri izango ditugu irratsaioaren ardatz. Alde batetik Los Offbeaters talde balentziarraren "Amazing Reggae" lan berria eta bestetik Hypocondriacs madrildarren azken singlea.

17 nov. 2015

REGGAE FEVER 7.6: Roy Ellisetik tiraka bere single berrian hasi eta Baionan amaituko dugu

Ze iruditu zaizu? 
Aste honetako asteko klasikoa Roy Ellisekin hasi degu eta bera izan da irratsaioaren hari eroalea. Hariari tiraka Liquidator Music-ekin atera duen single berria entzun dugu eta asteburuan Baionan ospatuko den Rude Boy Memories festarekin amaitu dugu.

6 nov. 2015

REGGAE FEVER 7.5: Asteburuan Madrilen ospatuko diren bi kontzertu aurkeztu ditugu

Ze iruditu zaizu? 
Asteburu honetan bi kontzertu eder ospatuko dira Madrilen. Ostiralean "Ska en España. La vida no se detiene" liburuaren aurkezpena egingo da eta Malarians talde mitikoari tributua egiten dion banda bat egongo da jotzen. Larunbatean berriz Crepitans eta Akatz taldeek haien lan berriak aurkeztuko dituzte. Bukatzeko Reggae Fever Fest-eko hirugarren banda aurkeztuko dugu.

REGGAE FEVER 7.4: Reggae Fever saioan, Zaragozako Skandalo en las ondas irratsaioaren jaia

Ze iruditu zaizu? 
Aste honetan irratsaioak izango dira protagonista. Zaragozako Radio Topo irratiko Skandalo en las ondas irratsaioak 20 urte betetzen ditu eta ospatzeko jaialdi bat ospatu dute azaroaren 13 eta 14ean. Jaialdi hori aurkeztuko dugu gurean. Bukaeran gure jaialdian, Reggae Fever Fest, parte hartuko duen beste talde bat aurkeztuko dugu.