27 feb 2015
Reggae Fever 6.13: Akatz eta Revolutionary Brothers-en lan berriak Reggae Fever saioan
Rocksteadyarekin hasi dugu gaurko irratsaioa Revolutionary Brothersen lan berriari bidea irekiz. Ondoren Iseo eta Dodosound entzuteko aukera izan dugu. Ondoren etorri da gaurko perla Akatzen single berria. Bukatzeko Segovian ospatutako Boss Sounds to Beat the Ground jaialdiari buruzko kronikatxoa.
25 feb 2015
Reggae Fever 6.12: Tacumah Reggae Band Donostiarren Showcase eta Roy & Yvonnen single berria
Ostegun gizenarekin batera iritsi da Reggae Fever txute berri bat. Atzokoan bi lan berri aurkeztu ditugu, Tacumah Reggae Band donostiarren Showcase lan luzea eta Roy & Yvonnen single berria. Ez dira falta izan asteko klasikoa eta astebururako proposamenak.Gozatu Reggae Fever!
6 feb 2015
REGGAE FEVER 6.11: 2014ko diska onenen zerrenda eta askoz gehiago
Aste honetako irratsaioko ardatza reggae-steady-ska.com weborriak ateratako zerrenda izan da. Bertan azaltzen diren zenbait talde entzun ditugu. Zerrendaz gain Toots Hibbert-en egoera komentatu dugu eta El Paso Records-en Western Reggae Hits seriearen bigarren erreferentzia entzun dugu. Hau guztia Reggae Fever saioan.
31 ene 2015
REGGAE FEVER 6.10: Bi nobedade urtea hasteko: Sustrajah Band eta The Cherrie Boppers meet Dr Baltz
Urtea arrankatzea kosta zaigu baina hemen da Reggae Fever berria. Bi nobedade dakarzkigu, Lekeitiotik Sustrajah Band eta Bilbotik The Cherry Boppers meet Dr. Baltz. Galdu egin duzu?Gozatu Reggae Fever!
24 dic 2014
REGGAE FEVER 6.9: Gabon kantak Reggae Fever urteko azken saioan
Gaurkoa urteko azken saioa izan da eta modu berezian ospatuko dugu. Neguko oporrak gainean ditugu eta hori ospatzeko Reggae Gabon Kanta ganberroak jarri dizkizuegu gaurkoan. Judge Dread, Boss Capone, Bad Manners…
Gozatu Reggae Fever
12 dic 2014
REGGAE FEVER 6.8: Entzun liburu berria eta Los Granadians del Espacio Exterior besteak beste Reggae Fever saioan
Entzun liburu berriarekin datorren CDko abesti bat eta Los Granadians del Espacio Exterior taldearen 7" berria entzungo ditugu.Ondoren, orain bi igande Madrilen gertaturiko erahilketa salatuz faxismoaren aurkako zenbait abesti entzungo ditugu. Amaitzeko astubururako plana, Akatz eta Potato Durangoko Plateruenan.
REGGAE FEVER 6.7: Roger Rivas-en Last Goodbye diska eta hainbat berri Reggae Fever irratsaioan
Aurreko astean aurkeztu gabe utzi genuen Fermin Muguruzaren lan berriarekin hasi dugu Reggae Fever berri hau. Ondoren Roger Rivasen Last Goodbye lan berria etorri da. Amaitzeko larunbatean Lasarteko Mau tabernan ospatuko den jaiaz hitz egin dugu. Gozatu Reggae Fever!!
21 nov 2014
REGGAE FEVER 6.6: The Gramophone Allstarsen lan berria, Los Psico Rude Boys eta The Bodysnatchers
Azken berriekin hasi dugu irratsaioa, protagonistak Los Granadiansen leta The Bodysnatchers izango direlarik. Ondoren The Gramophone Allstars taldearen Jazz maica diska berria aurkeztu dugu. Amaitzeko Banda Bassotti eta RIP izan dira entzugai. Gozatu Reggae Fever!
7 nov 2014
REGGAE FEVER 6.5: Rocksteady Revenge II eta Ttak talde Donostiarraren maketa zaharra
Larunbatean Barañaingo La Nabe de Baran egingo den Rocksteady Revenge jaia aurkeztu dizuegu. Baina ez da hori dena izango, Donostialdeako Ttak! taldearen A taka Tanaka maketa berreskuratu dugu eta zuei jartzea ere pentsatu dugu. Gozatu Reggae Fever!
4 nov 2014
REGGAE FEVER 6.4: Reggae Rula Vol1 LP-a, The Delegators taldearen agurra eta UpBeat dendaren itxiera.
Liquidator disketxeak atera duen erreferentzia berria, Reggae Rula Vol.1, entzun ahal izan dugu. Gainera The Delegators talde ingelesaren agurraz hitz egin dugu. Amaitzeko Madrileko Upbeat dendaren itxiera aipatu dugu. Gozatu Reggae Fever!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







