14 oct 2016
Reggae Fever 7.28: Los Siderales eta Liquidator Music
Hau da denboraldiko azken saioa beraz ezin duzu galdu! Asteko klasikoarekin hasi gara beto bezela eta ondoren nobedade batekin etorri gara. Los Aggrotones talde argentinarrak Los Siderales-en izenpean ateratako bigarren EPa entzun dugu. Ondoren Liquidator Music disketxeak Madrilen ireki berri duen denda fisikoaren irekiera ospatzeko, 19 urte hauetan atera dituen errefrentzia batzuk entzun ditugu. Amaitzeko asteburuko proposamena! Gozatu Reggae Fever! Gozatu uda!
Reggae Fever 7.27: Rocksteady Ladies eta Daddy Rude Records
Aste berri bat eta irratsaio berri bat. Gaurkoan Sustraian Records eta Daddy Rude Records zigiluek atera behar duten Rocksteady Ladies EPa izango da protagonista. Bi urte pasa dira lau abesti hauek argitaratu zirela baina oraingoan binilo formatuan datoz eta ospatu beharra dago. Daddy Rude Recordsen beste erreferentzia batzuk enzuteko aprobetxatuko dugu eta amaitzeko astebururako agenda aurkeztuko dugu. Gozatu!
Reggae Fever 7.26: Liquidator Music eta Reggae Rula Vol.2
Gaurko Reggae Fever Irratsaioan, asteko klasikoa Trojan Records disketxeak aspaldi ateratako box horietako batekin hasi dugu. Bob Marleyk Liquidator Music disketxeak ateratako Reggae Rula Vol.2 diska aurkeztu digu eta bukatzeko astebururako bi proposamen luzatu ditugu, besteak beste, Nebula Bar tabernan izango den Soul Pil-Pil III eta Garai tabenan ospatuko den 10. Gau Jamaikarra!
Reggae Fever 7.25: Weekender Bizkaitarra
Aste honetako saioa asteburuan Bizkaian ospatuko diren bi festen inguruan pasako dugu. Asteburu jamaikarra Bilbon hasiko da ostiralean, Stage Live aretoan Bilbomatiks eta The Aggrolites izango ditugu. Ondoren The Ugly Ones selektore taldea Kremlin aretoan goizalderarte. Larunbateko zita Gernikan izango da, bertan VI. Rudelari Eguna ospatzen da eta egun osoko egitaraua prestatu dute Piratak Athletic-ekoekin elkarlanean. Ekitaldi nagusia gauean izango da, Astran Majaicans eta Soweto izango ditugu. Ondoren Amunda Selektah Ospa Tabernan.
Gozatu Reggae Fever
Reggae Fever 7.24: Rudelari Eguna berotzen hasi gara lehen taldea aurkezten
Aste berri bat joatear da eta atal berri batekin dator Reggae Fever Irratsaioa.
Betiko martxa jarraituz Asteko Klasikoak ireki du irratsaioa. Gaurkoan LKJk izango da gure protagonista. Berak eman digu "Reggae Rula Vol.2" bilduma aurkezteko bidea. Berri onak ditugu eta maiatzaren 21ean Gernikako Rudelari Egunak aurrera jarraituko duela ospatu dugu bertan jotzen egongo den Majaicans entzuten. Amaitzeko larunbatean Baionan ospatuko den Soul Experience festa aurkeztu dugu.
6 may 2016
Reggae Fever 7.23: Skinhead Revolt bilduma eta astebururako plana
Gaurkoa reggae martzianoarekin hasiko dugu, Colonel Elliot & The Lunatics taldea izango da Asteko Klasikoaren protagonista. Ondoren aspaldiko Skinhead Revolt bildumari errepasoa emango diogu eta asteburuan Altsasun ospatuko den jaiarekin amaituko dugu. Gozatu Reggae Fever!
Reggae Fever 7.22: New York Ska Jazz Ensemble eta Ska Jazz musika gaurko protagonistak
Gaurko saioa zendu berri den Lord Tanamori omenaldi xume bat eginez hasi dugu. Ondoren Ska Jazz musikak bidea ireki digu eta banda ezberdinak entzuteko parada izan dugu: Don Drummond, Amusic Skazz Band eta Ttak. Saioa larunbatean Iruñean ospatuko den NYSJE taldearen kontzertua aurkezten amaitu dugu. Gozatu Reggae Fever!!
23 abr 2016
Reggae Fever 7.21: Kataluniatik datozen nodedadeak
Gaurko saioko zati haundi bat pasa dugu Katalunian. Izan ere Skatalá, Dr. Calypso eta The Oldians entzun ditugu. Lehenengoek Borinot Borinot diska klasikoa berrargitaratu dute binilo formatuan. Bigarrenek Rarities izenarekin bilduma ezberdinetan ateratako abestiak elkartu dituzte eta hirugarrenek diska berria atera zute otsaila aldera. Amaitzeko Western Standard Time Ska Orchestra entzun ditugu, asteartean (apirilak 26) Bilbon izango ditugu.
Reggae Fever 7.20: Liquidator Music disketxearen nobedadeak
Udaberriko oporrak eta gero bueltan da Reggae Fever Irratsaioa. Asteko Klasikoa eta gero Zartako-K talde nafarra entzun dugu, bideoklip berriarekin datoz Tafallarrak. Ondoren Liquidator Music disketxearen bi lan berriak aurkeztu ditugu: Gigantes Magneticos-en Power of Choice LPa eta Alpheus-en So Brave 7" berria. Saioa amaitzeko Asteburuko Proposamena iritsiko da Los Granadiansekin. Gozatu Reggae Fever!
Reggae Fever 7.19: Mojo Working jaialdia aste honetako protagonista
Aste honetako saioa Judge Dread haundiarekin hasi dugu. Berak The Upsessions entzutera eramango gaitu.
Musika mota aldatu eta Donostian asteburu honeta ospatuko den Mojo Working jaialdiari buruz jardun gara. Bertan parte hartuko duten artistak entzun ditugu. Saioa amaitzeko The Upsetters eta Los Granadians.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
