7 nov 2014
REGGAE FEVER 6.5: Rocksteady Revenge II eta Ttak talde Donostiarraren maketa zaharra
Larunbatean Barañaingo La Nabe de Baran egingo den Rocksteady Revenge jaia aurkeztu dizuegu. Baina ez da hori dena izango, Donostialdeako Ttak! taldearen A taka Tanaka maketa berreskuratu dugu eta zuei jartzea ere pentsatu dugu. Gozatu Reggae Fever!
4 nov 2014
REGGAE FEVER 6.4: Reggae Rula Vol1 LP-a, The Delegators taldearen agurra eta UpBeat dendaren itxiera.
Liquidator disketxeak atera duen erreferentzia berria, Reggae Rula Vol.1, entzun ahal izan dugu. Gainera The Delegators talde ingelesaren agurraz hitz egin dugu. Amaitzeko Madrileko Upbeat dendaren itxiera aipatu dugu. Gozatu Reggae Fever!
24 oct 2014
REGGAE FEVER 6.3: JOHN HOLT ABESLARIARI OMENALDIA
Urriaren 19an John Holt hil zen eta bere figura omentzeok baliatuko genuen osteguneko irratsaioa. Bere hasierako urteetan zentratu ginen, The Paragonseko kide zeneko urteetan hain zuzen ere.
Omenaldiaz gain Transilvanians Galiziarren azken lana, Echo, Vibes and fire entzuteko denbora ere izan genuen.
Gozatu Reggae Fever!
22 oct 2014
REGGAE FEVER 6.2: NAFARROA OINEZ BEREZIA
Igandean, urriaren 19an, Zangozan Nafarroa Oinez jaia ospatzen zela aprobetxatuz saio monografikoa prestatu genuen. Zangozako ikastolekoek prestaturiko programazioa azaldu eta gure irratsaioaren musikatik gertu dauden taldeak entzun ahalko ditugu.
Gozatu Reggae Fever eta eskerrik asko Zangozara hurbildu zineten guztioi!!!!
10 oct 2014
REGGAE FEVER 6.1: ZARTAKO-Kren DISKA BERRIA 6. DENBORALDIKO LEHEN SAIOAN
Azkenean hasi da Reggae Fever irratsaioaren denboraldi berria, SEIGARRENA!!!!!
Lehen saioa hau Jackie Bernard-i omenalditxo bat egiten hasi dugu. Ondoren, Zartako-K taldearen “Odol Berriia” diska aurkeztu dugu. Bukatzeko kontzertu proposamena eta Entzulearen Txokoa.
GOZATU REGGAE FEVER!
27 jun 2014
Rok'n Rolla Radio 96
Lazkao/Eskoriatzatik, Captain Nemo, Heriotza eta Brigada Criminaleko errautsetatik… Ladislao, Pantailak izeneko lehen diskotik bi temazo!!!, Detroitik, Death protopunk taldekoen oinordekoen taldea: Rough Francis. B-Core katalunyar zigilutik bi talde, No More Lies eta Xmilk.
Eskola zaharreko hardorearen lehen haziei errepasoa, Blag Flag, Bad Brains, Suicidal Tendencies, Minor Threat, Gorilla Biscuits, eta Nous donostiarrak.
80. hamarkadan aurrera eginez Descendents, Dag Nasty eta Face to Face.
Info7rako azken saio hontan 15-20 urte nitueneko taldeak entzun dizuzue, nire izaeraren oinarriak. Guztia Rok’n Rolla Radio saioan.
Eskola zaharreko hardorearen lehen haziei errepasoa, Blag Flag, Bad Brains, Suicidal Tendencies, Minor Threat, Gorilla Biscuits, eta Nous donostiarrak.
80. hamarkadan aurrera eginez Descendents, Dag Nasty eta Face to Face.
Info7rako azken saio hontan 15-20 urte nitueneko taldeak entzun dizuzue, nire izaeraren oinarriak. Guztia Rok’n Rolla Radio saioan.
26 jun 2014
REGGAE FEVER 5.34: Uda pasatzeko proposamenak, eta Iruñatik etorritako proposamen berria.



14 jun 2014
Rok'n Rolla Radio 94
2010. urteko maiatzaren 5ean Zangozako Amets Irratian emititu zen BYO records eta Youth Brigaderi eskainitako saio monografikoa. Garai hartan entzuteko aukera izan ez zenutenok, orain duzue aukera berri bat. Guztia Rok’n Rolla Radio saioan.


11 jun 2014
REGGAE FEVER 5.33: The Suggs Selection eta Antzuolako Ska Reggae Jaialdia

4 jun 2014
REGGAE FEVER 5.32: Gernikako IV. Rudelari Eguna Reggae Fever saioan

Suscribirse a:
Entradas (Atom)








