
Abenduaren 3a ospatu behar dugu Reggae Fever-en eta horretarako, gaur gaueko 10etan, euskarazko ska eta reggaea entzungo dugu. Nostalgiko xamar jarri gara eta urte batzuk atzera egin dugu EHko ska eta reggae eszenari errepasatxo bat emateko.


Reggae Fever berri bat entzun ahal izango dugu. Azaroko azken astearte honetan Asteko Klasikoari Smooth Beansen single berriak jarraituko dio. Santanderretik Madrilera joan eta Begoña Bang Maturekin egingo dugu topo. Bere ibilbidean ateratako diskak komentatu eta zenbait abesti entzungo ditugu. Saioa Madrilen amaituko dugu bertako zenbait talde entzuten: Skainhead, The Upsttemians eta Sally Brown. Gozatu Reggae Fever!

2010.urteko otsaila eta martxoa artean Rok'n Rolla saioak Mod kultur mugimenduari buruzko hiru saio eman zituen. Saio bilduma hau bermazterizatu eta berriz gozatzeko aukera izango duzue.







