Uda atez joka dugu eta berarekin batera oporrak. Guk ere opor batzuk merezi ditugunez, iraila arte gure emisioa eten egingo dugu. Baina lasai irailean hemen jarraituko dugu REGGAE FEVER saioan jamaikar doinu gozoenak dastatzen.
Gaurko saioa ere pelikula bati eskainiko diogu. Aurreko saioaren haria jarraituz jamaikar musikari buruzko beste pelikula bat arteztuko dugu. Oraingoan ROCKERS pelikula oinarritzat hartu eta bere soinu banda entzuteko parada izanen dugu. Sintonizatu Reggae Fever, zure dialeko 107.7an!!!!!
Biharko saioa pelikula bati eskainiko diogu. Pelikula aprobetxatu eta bere soinu banda entzun eta komentatuko dugu. Pelikularen izena THE HARDER THEY COME. Norbaitek pelikula ONLINE ikusi nahi badu, hemen klikatzea besterik ez du. Bertsio originalean baian gaztelerazko azpitituluekin. GOZATU!
Biharko saioan eskola baten inguruan arituko gara, Kingstoneko ALPHA BOYS SCHOOL. Eskola honetatik atera dira jamaikak eman dituen musikari onenetako batzuk. Eskolari buruzko kontuak eta bertan hezitako musikariak entzun nahi badituzu...REGGAE FEVER da zure irratsaioa!!!