Biharko saioan EUSKAL HERRIAN geratuko gara, ez dugu hegazkinik hartu behar izango. Jamaikar musikak Euskal Herriko musikan izan duen eraginaz ibiliko gara hizketan eta ondorengo taldeak entzun ahal izango ditugu: HERTZAINAK, TTAK, KORTATU , POTATO, ITOIZ, CYPRINIDIANS, KORROSKADA...
Gaurko REGGAE FEVER saioan Katalunian egin eta egiten den jamaikar musikari buruz hitz eginen dugu. Dr. Calypso, Skatalá, The Cabrians...taldeak entzun ahal izango ditugu. Sintonizatu AMETS IRRATIA!
Martxoaren 2an SKA musikaren 3rd wave edo 3. boladari buruz hitz egingo dugu. Ipar amerika zein Europako taldeak entzun ahal izanen ditugu, besteak beste DR. RING DING, THE TOASTERS, THE ALLSTONIANS...
Jada laugarren saioaren bila goaz. Biharkoan Two-tone zigiluari buruz hitz egingo dugu. Zigiluan aritu ziren taldeen eta garai hortako beste talde batzuen musika entzun ahal izango ditugu. Besteak beste, THE SPECIALS, MADNESS, BAD MANNERS...