Biharko saioa pelikula bati eskainiko diogu. Pelikula aprobetxatu eta bere soinu banda entzun eta komentatuko dugu. Pelikularen izena THE HARDER THEY COME. Norbaitek pelikula ONLINE ikusi nahi badu, hemen klikatzea besterik ez du. Bertsio originalean baian gaztelerazko azpitituluekin. GOZATU!
Biharko saioan eskola baten inguruan arituko gara, Kingstoneko ALPHA BOYS SCHOOL. Eskola honetatik atera dira jamaikak eman dituen musikari onenetako batzuk. Eskolari buruzko kontuak eta bertan hezitako musikariak entzun nahi badituzu...REGGAE FEVER da zure irratsaioa!!!
Astearte berri bat, saio berri bat. Biharko saioan LIQUIDATOR disketxea izango dugu mintzagai. LIQUIDATORen haria jarraituz bertan grabatu duten talde batzuk izango ditugu entzungai. Beraz asteartero bezala, sintonizatu zuen irratia FMko 107.7an. Reggae Fever hemen da! SAIOA ENTZUN
Biharko saioan diska baten inguruan ibiliko gara bueltaka. Trojan Records disketxeak argitaraturiko bilduma bat entzuteko aukera izango dugu. The Beatles talde ospetsuari eginiko reggae tributoa entzun eta komentatuko dugu. Entzun eta gozatu!