23 abr 2016

Reggae Fever 7.21: Kataluniatik datozen nodedadeak

Gaurko saioko zati haundi bat pasa dugu Katalunian. Izan ere Skatalá, Dr. Calypso eta The Oldians entzun ditugu. Lehenengoek Borinot Borinot diska klasikoa berrargitaratu dute binilo formatuan. Bigarrenek Rarities izenarekin bilduma ezberdinetan ateratako abestiak elkartu dituzte eta hirugarrenek diska berria atera zute otsaila aldera. Amaitzeko Western Standard Time Ska Orchestra entzun ditugu, asteartean (apirilak 26) Bilbon izango ditugu.

Reggae Fever 7.20: Liquidator Music disketxearen nobedadeak

Udaberriko oporrak eta gero bueltan da Reggae Fever Irratsaioa. Asteko Klasikoa eta gero Zartako-K talde nafarra entzun dugu, bideoklip berriarekin datoz Tafallarrak. Ondoren Liquidator Music disketxearen bi lan berriak aurkeztu ditugu: Gigantes Magneticos-en Power of Choice LPa eta Alpheus-en So Brave 7" berria. Saioa amaitzeko Asteburuko Proposamena iritsiko da Los Granadiansekin. Gozatu Reggae Fever!

Reggae Fever 7.19: Mojo Working jaialdia aste honetako protagonista

Aste honetako saioa Judge Dread haundiarekin hasi dugu. Berak The Upsessions entzutera eramango gaitu. Musika mota aldatu eta Donostian asteburu honeta ospatuko den Mojo Working jaialdiari buruz jardun gara. Bertan parte hartuko duten artistak entzun ditugu. Saioa amaitzeko The Upsetters eta Los Granadians.