4 mar 2016

Reggae Fever 7.18: Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria eta Reggae Hit the Botxo Vol.1

Aste honetakoa The Maytones-ekin hasi dugu. Ondoren Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria aurkeztu dugu. Ezin izan dugu aipatu gabe utzi aste honetako berri nagusia eta Arnaldo Otegi Aske! abestia ere entzun dugu. Amaitzeko larunbatean Santutxuko Moonstomp Soul Cafe aretoan ospatuko den Reggae Hit the Botxo festa aurkeztu dugu. Entzun Reggae Fever! Asteko Reggae Txutea!!!

1 mar 2016

Reggae Fever 7.17: The Titanians Iruñeko taldearen lan berriaren aurkezpena.

The Melodiansekin hasi dugu gaurko atala, haiek izan baitira Asteko Klasikoa ataleko protagonistak. Ondoren The Titanians talde nafarraren lehen lan luzea entzuteko parada izan dugu. Roots Reggae horrek Donostiara eraman gaitu Tacumah Reggae Banda entzutera. Saioa amaitzeko The Oldians entzun ditugu. Reggae Fever, asteroko Reggae txutea!