23 oct 2015

Reggae Fever 7.3: Glaukoma eta Bad Sound Systemen "Sua zaintzen" single berria Reggae Fever saioan

Beti bezala, nobedadeak ditugu gurean. Bi single aurkeztu ditugu. Lehenengoa Gipuzkoatik datorkigu, Glaukoma eta Bad Sound Systemek ateratako "Sua zaintzen". Bigarrena berriz Madriletik, Hypocondriacs-en "No quiero sufrir". Nobedadeez gain, Reggae Fever Fest izango dena aurkezten hasi gara eta bertan Lasarteko Elebeltz Topagunean joko duen talde bat entzun dugu.

16 oct 2015

Reggae Fever 7.2: Sustraian Records, The Crepitans eta Malandro Nine Fiven nobedadeak

Aste honetan hiru nobedade dakarzkigu. Liquidator Music zigiluarekin hasiko gara eta The Crepitans taldearen 7"-a entzungo degu. El Paso Recordsen erreferentzia berria ere, MALANDRO Nine Five, gurean izango da. Iruñeatik Sustraian Recordsen Reggae-Epaiketak. Agenda eta asteko klasikoa ez dira faltako.

14 oct 2015

REGGAE FEVER 7.1: Azkenean iritsi da Reggae Fever Irratsaioaren 7. denboraldia!

Denboraldi berri hau Rico Rodriguezi omenaldia egiten hasi dugu. The Gaylads taldeko Maurice Robertsek ere bere omenalditxoa jaso du. Amaitzeko ekainean eta uztailean ateratako bi disko ekarri ditugu berriro gurera Akatz-en "Vuelta y Vuelta" eta Los Granadiansen "La onda cosmica"