29 may 2015

Reggae Fever 6.23: Nola? Fest (Iruñea After Barcina) jaialdia eta nobedadeak

Bi nobedadeekin hasi dugu saioa, Jaengo Kriptolites eta Tarregako The Targarians ekarri ditugu lehen aldiz Reggae Fever honetara. Ondoren asteburu honetan Iruñean ospatuko den Nola? Fest (Iruñea After Barcina) jaialdia aipatu dugu eta bide batez The Sustraiansen azken perlak entzun ditugu. Hau da asteroko jamaikar oldie txutea!!!!!!

26 may 2015

Reggae Fever 6.22: Rudelari Eguna mintzagai Reggae Fever saioan

Saioa Dudley Sibley eta Smooth Beansen singlearekin hasi du. Ondoren Iseo eta Dodosounden Cat Platoon entzungo dugu. Amaitzeko Rudelari Egunari errepasoa em an dio.

15 may 2015

Reggae Fever 6.21: Berritasunak nagusi Reggae Fever saioan: Dudley SIbley eta Smooth Beans, Akatz

Gaurok saioko protagonistak berriak izango dira. Berri onak, disko berriak datoz gurera. Dudley SIbley eta Smooth Beans, Akatz edota Begoña Bang Matu bezalako artistek lan berriak kaleratuko dituzte segituan. Berriekin ari ginela youtuben argitaratu berri duten "Under the Influence: 2Tone Ska" dokumentala ere komentatu dugu. Ez dira faltatu astebururako proposamena eta asteko klasikoa.

8 may 2015

Reggae Fever 6.20: Rototom Sunsplash jaialdiari errepasoa

Ari da aurtengo Rototom Sunsplash jaialdiko Line Up-a osatzen eta hori aprobetxatu dugu atzoko irratsaioa aurrera eramateko. Abuztuan ospatzen den jaialdian parte hartuko duten zenbait artista entzun ditugu. Ez da nobedaderik faltako eta Alpheus-en bideoklip berria ekarri dizuegu. Amaitzeko astebururako proposamenak. Reggae Fever leads the way!

5 may 2015

REGGAE FEVER 6.19: Matiena ska jaialdia

Matienan, Abadiñon, Matiena Ska Jaialdia ospatu zen eta han egongo ziren taldeak entzun genituen, Siroko, Soweto eta Dr. Ring Ding. Iruñatik nobedadeak ekarri ditugu, Sustraians Recordsekoek abesti berriak sortu dituzte. Ez dira falta asteko klasikoa eta asteburuko proposamena.