24 abr 2015

Reggae Fever 6.18: Key & Board eta Iseo Dodosound taldeen lan berriak

Key & Board hirukote balentziarraren lan berriak Alton Ellisekin hastera eramango gaitu. Ondoren haien EP berrian azaltzen diren Ellisen 4 abestiak entzungo ditugu. Gero Iruñeara salto egingo dugu Iseo eta Dodosound-en Cat Platoon lan berria entzuteko. Bukatzeko asteburuko proposamena. Hau da asteroko jamaikar oldien txutea!

17 abr 2015

Rudelorrin Gaba jaialdia mintzagai

Asteko reggae txutea El Paso Recordsen erreferentziak entzuten hasi dugu, izan ere, segituan datorkigu erreferentzia berria. Diskoa berriarekin segituan datozela ospatzeko ere Smooth Beans kantabriarrak entzun ditugu. Mamia ordea, Gernikako Rudelari Taldeak antolaturiko Rudelorrin Gaba izan da. Bertan joko duten taldeak entzun ditugu eta musika jartzaileek maletan eramango dituzten abesti batzuk ere entzun ahal izan ditugu. Hau eta gehiago Reggae Fever Irratsaioan. Dantzatu ala hil!