28 mar 2015

Reggae Fever 6.16: Reggae instrumentala eta LIBRE eguna

Reggae instrumentalarekin hasi gara. Boris Gardiner eta The Upsetters izango dira hasierako protagonistak. Ondoren Boss Caponeren lan berria azkenean gurean izan dugu. Bukatzeko, Juatxo Skalari eta La Rude Band eta astebukaerako kontzertu proposamena, LIBRE eguna Añorgan. Hau da asteroko jamaikar oldie txutea Gozatu Reggae Fever!!

13 mar 2015

Reggae Fever 6.15: MOJO WORKIN jaialdiaren aurkezpena

Saioa arraro xamarra izan dela uste dugu. Ez dakigu Reggae Fever edo Soul Fever izan zen ostegun gauekoa. Izan ere, Martxoaren 19tik 22ra Donostian ospatuko den MOJO WORKIN jaialdia aurkeztu dugu eta bertan parte hartuko duten abeslari eta taldeak entzun ditugu. Ez dira berriak eta astebururako proposamenak faltako. Entzun Reggae Fever, asteroko jamaikar oldie txutea!

6 mar 2015

Reggae Fever 6.14:EHZ jaialdiak antolaturiko lehiaketa eta datozen kontzertuak

Boss Caponek aterako duen diska berriarekin hasi dugu saioa. Ondoren EHZ jaialdiak urtero antolatzen duen lehiaketaren inguran jardun dugu eta bertan parte hartu duten zenbait talde entzun ditugu. Bukaeran hurrengo asteetan egongo diren jai eta kontzertuak komentatu ditugu. Hau da Reggae Fever, asteroko jamaikar oldie txutea!