30 oct 2013

Rok'n Rolla Radio 67

Asteburuari begira, Benidorm, Rock and Rollaren hiriburutik borroka basatia entzungo da. Ezkerreko txokoan Funtastic Dracula Carnival, Garage, R’n'R, Frat, Punk eta arauik gabeko 11 abesti eta 8 talderekin entzungo dira; eta bestalde eskubiko txokoan, Ubangi Stomp Festival, Rockabilly eta 50. eta 60. hamarkadetako 8 abesti eta 6 talderekin izango dituzue.
Benidormen egoteko ausardia ez dugunontzat astebururako bi proposamen, Dictators eta Sexty Sexers.
Bukaeran…betirarte Lou Reed.




 

Rok'n Rolla Radio 66

1995.urtean Rock de Lux aldizkariaren Factory izeneko azpi hiruhilabetekariaren bostgarren alea kaleratu zuen “Punk Rock megaexplosión” izenpean. Nire izaera musikala eraiki duten abesti bildumei eskainitako lehen saioa izan da hau. Iñigo Musterrek aukeratutako 29 abestietatik 17 entzun ditugu. Asteburuko planak prestatzen laguntzeko bost proposamen: Suicidal Tendencies, Niña Coyote eta Chico Tornado, Las Primitivas Fiachras eta Lydia Loveless.









 

REGGAE FEVER 5.5


Gaurko Reggae Fever saioa berezia izan da. Platoak eta 7 tako biniloak estudiora eraman ditugu eta zuzeneko sesio bat prestatu dugu zuentzako. Badakizue ba, dantzarako zapatak jarri, sofatik altxa eta gozatu Reggae Fever! Ez duzu aitzakirik. DANTZATU ALA HIL!

25 oct 2013

REGGAE FEVER 5.4


Gaurko saioa nahiko souleroa izango da. Talde ezberdinen lan berriak entzun ahalko dira, besteak beste The Skatalites, Al Supersonic and The Teenagers, The Excitements eta The Delegators. The Slackers-ek Bilbora egingo duten bixita ere aipatuko dugu. Gozatu Reggae Fever

16 oct 2013

REGGAE FEVER 5.3


Gaurko saioan Elgetaraino joan gara. Bertako Espaloia Kafe Antzokian, datorren larunbatean, kontzertu ederra o spatuko da. Kaleko Urdangak eta Smooth Beans kantabriarrak izango ditugu. Ondoren Slektoreak izango dira gau guztian zehar: Sir Gorka of Mondra, Rudy King eta Naken. Kontzertua aprobetxatuz taldeak eta selektoreek aukeratutako abestiak entzun ditugu. Gozatu Reggae Fever

Rok'n Rolla Radio 65

Itxaronaldi luzea bukatu da, Niña Coyote eta Chico Tornadoren basamortuetako doinuak iritxi dira Rok’n Rollara. Slovenly zigiluaren bi erreferentzi berri, PYPYren post-punk zulatzailea eta Nightmare Boyzzzen power pop klasikoa. Haus Of Pins zigilutik Abjets Londondarren garage goxoko cassette doinuak. Ghost Highway Recordingsen bi azken erreferentziak, The Sewergrooves eta King Mastinok elkarbanatutako EPa, eta italiarren enegiak kutsatuta hauen azken 12”kotik ateratako bi abesti. The Routes japoniarren beste abesti bat KOTJk kaleratutako azken EPtik. Asteburuko planak Gasteizko Helldoradon hasten dira Havenot’s japoniarrekin eta larunbatean borobiltzen dira Irun Zuzenean Jaialdiarekin, Barrence Whitfield & The Savages eta Roy Loney & Señor No




 



Rok'n Rolla Radio 64

Sei diska aholkatu, (The Strypes irlandar gaztetxoen lehen diska beat anfetaminikoa, The Connection estatu batuarren r’n’b elegantea, Thee Spivs britaniarren 77ko esentziadun hirugarren lana,Thee Vicarsen hasiera garageroak, The Future Primitives hegoafrikarren hirugarren lan garage lo-fia, The Routes japoniarren single berria) eta  bost zuzeneko proposamen egin dituastebururako: Japanther musikarte proposamena Donostiako Bukowskin, Los Zigarrosen rock’n rolla DOKAn, Lisa Kekaularen Lisa and The Lips Gasteizko Heldoradon, Herena eta Leihotikan Andoaingo Gaztetxean eta Napoka Iria Donostiako Antigua auzoko Lugaritzen, diska berria aurkezten.






 

9 oct 2013

REGGAE FEVER 5.2


Amets irratitik Euskal Herrira. Gaurko saioan THE CLASH GO JAMAICAN diskari egin diogu errepasoa. Smooth Beans , Tremende, The Crombies eta Red Soul Community bezalako taldeak entzun ahal izan ditugu. Ez da faltatu asteko klasikoa eta asteburuko proposamena. Gozatu Reggae Fever

3 oct 2013

Rok'n Rolla Radio 63

The Moonstones, Wau y los Arrrgsh!!! eta Los Infiernoren leize zuloetako oihu primitiboak; Screamers and Sinnersen Psychobilly kontrabaxu kolpe beldurgarriak; Zakillersen rock basatia; Los Galerna, Lost Acapulco eta Man or Astroman?en galaxietako intrumental hipnotikoak; Baron Four britaniarren beat geldiezina; The Maharajasen garage elegantea; The Bugsen punk rock zulatzailea eta Bloodligth suediarren rockaz Bukowskin gozatzeko proposamena Rok’n Rollaren garage ilunetik.



 

2 oct 2013

REGGAE FEVER 5.1


REGGAE FEVER BUELTAN DA BERE 5. DENBORALDIAREKIN. DENBORALDI BEREZIA AURTENGOA, AMETS IRRATITIK INFO7ra EGITEN BAITU SALTO. GAURKOAN LAU DISKA BERRI ENTZUN AHAL IZAN DIRA: SIROKO SKA GASTEIZTARREN AMANECE QUE NO ES POCO, THE KINKY COO COO'S KATALANEN SWEET, FUN AND READY, THE OLDIANSEN DOWNTOWN ROCK ETA THE LEE THOMPSON SKA ORCHESTRAREN THE BENEVOLENCE OF SISTER IGNATIUS. GOZATU REGGAE FEVER!