27 feb 2015

Reggae Fever 6.13: Akatz eta Revolutionary Brothers-en lan berriak Reggae Fever saioan

Rocksteadyarekin hasi dugu gaurko irratsaioa Revolutionary Brothersen lan berriari bidea irekiz. Ondoren Iseo eta Dodosound entzuteko aukera izan dugu. Ondoren etorri da gaurko perla Akatzen single berria. Bukatzeko Segovian ospatutako Boss Sounds to Beat the Ground jaialdiari buruzko kronikatxoa.

25 feb 2015

Reggae Fever 6.12: Tacumah Reggae Band Donostiarren Showcase eta Roy & Yvonnen single berria

Ostegun gizenarekin batera iritsi da Reggae Fever txute berri bat. Atzokoan bi lan berri aurkeztu ditugu, Tacumah Reggae Band donostiarren Showcase lan luzea eta Roy & Yvonnen single berria. Ez dira falta izan asteko klasikoa eta astebururako proposamenak.Gozatu Reggae Fever!

6 feb 2015

REGGAE FEVER 6.11: 2014ko diska onenen zerrenda eta askoz gehiago

Aste honetako irratsaioko ardatza reggae-steady-ska.com weborriak ateratako zerrenda izan da. Bertan azaltzen diren zenbait talde entzun ditugu. Zerrendaz gain Toots Hibbert-en egoera komentatu dugu eta El Paso Records-en Western Reggae Hits seriearen bigarren erreferentzia entzun dugu. Hau guztia Reggae Fever saioan.