24 dic 2014

REGGAE FEVER 6.9: Gabon kantak Reggae Fever urteko azken saioan

Gaurkoa urteko azken saioa izan da eta modu berezian ospatuko dugu. Neguko oporrak gainean ditugu eta hori ospatzeko Reggae Gabon Kanta ganberroak jarri dizkizuegu gaurkoan. Judge Dread, Boss Capone, Bad Manners… Gozatu Reggae Fever

12 dic 2014

REGGAE FEVER 6.8: Entzun liburu berria eta Los Granadians del Espacio Exterior besteak beste Reggae Fever saioan

Entzun liburu berriarekin datorren CDko abesti bat eta Los Granadians del Espacio Exterior taldearen 7" berria entzungo ditugu.Ondoren, orain bi igande Madrilen gertaturiko erahilketa salatuz faxismoaren aurkako zenbait abesti entzungo ditugu. Amaitzeko astubururako plana, Akatz eta Potato Durangoko Plateruenan.

REGGAE FEVER 6.7: Roger Rivas-en Last Goodbye diska eta hainbat berri Reggae Fever irratsaioan

Aurreko astean aurkeztu gabe utzi genuen Fermin Muguruzaren lan berriarekin hasi dugu Reggae Fever berri hau. Ondoren Roger Rivasen Last Goodbye lan berria etorri da. Amaitzeko larunbatean Lasarteko Mau tabernan ospatuko den jaiaz hitz egin dugu. Gozatu Reggae Fever!!