24 oct 2014

REGGAE FEVER 6.3: JOHN HOLT ABESLARIARI OMENALDIA

Urriaren 19an John Holt hil zen eta bere figura omentzeok baliatuko genuen osteguneko irratsaioa. Bere hasierako urteetan zentratu ginen, The Paragonseko kide zeneko urteetan hain zuzen ere. Omenaldiaz gain Transilvanians Galiziarren azken lana, Echo, Vibes and fire entzuteko denbora ere izan genuen. Gozatu Reggae Fever!

22 oct 2014

REGGAE FEVER 6.2: NAFARROA OINEZ BEREZIA

Igandean, urriaren 19an, Zangozan Nafarroa Oinez jaia ospatzen zela aprobetxatuz saio monografikoa prestatu genuen. Zangozako ikastolekoek prestaturiko programazioa azaldu eta gure irratsaioaren musikatik gertu dauden taldeak entzun ahalko ditugu. Gozatu Reggae Fever eta eskerrik asko Zangozara hurbildu zineten guztioi!!!!

10 oct 2014

REGGAE FEVER 6.1: ZARTAKO-Kren DISKA BERRIA 6. DENBORALDIKO LEHEN SAIOAN

Azkenean hasi da Reggae Fever irratsaioaren denboraldi berria, SEIGARRENA!!!!! Lehen saioa hau Jackie Bernard-i omenalditxo bat egiten hasi dugu. Ondoren, Zartako-K taldearen “Odol Berriia” diska aurkeztu dugu. Bukatzeko kontzertu proposamena eta Entzulearen Txokoa. GOZATU REGGAE FEVER!