27 mar 2014

Rok'n Rolla Radio 86

Erritmo datzagarriak zure jaietarako izan dira Rok’n'Rolla Radiosaioan, ahotsik gabe, pintxada moduan, hor doa talde zerrenda: King Salami and the Cumberland 3, MFC Chicken, The Fleshtones, Barence Whitfield and the Savages, The Twistaroos, The Kongsmen, The Dustaphonics, The Bawdies, That’s a NO NO!, Los Mmbo Jambo, Don Juan y Los Blanco, Los Cigarros, Bo Diddley, Muck and The Mires eta Los Flamin’ Guays.




26 mar 2014

REGGAE FEVER 5.23: Astebururako bi plan, asteburuan ospatuko diren bi jaialdi.

Asteburu honetan ospatuko diren bi jaialdi aurkeztu dizkizuegu. Urruti xamar ospatzen badira ere aurkeztu ditugu III. MAD SKA FESTIVAL (Madrid) eta SHANTY TOWN DAYS (Badalona). Ez dira faltako asteko klasikoa eta entzulearen txokoa.

22 mar 2014

Rok'n Rolla Radio 85

Surf instrumentala streaming bidez aireratzen duen herbeheretako irratiak urteko eszenako abesti onenen bilduma kaleratzen du, bilduma hau izan da Rok’n Rolla Radio saioaren oinarria. Ahotsik gabeko saioa 100% instrumentala.

19 mar 2014

REGGAE FEVER 5.22: Toulouseko ska eszena eta The Delegatorsen lan berria

Toulousen hasi dugu, bertako ska eszenan murgildu eta bi talderen lan berriak entzun ditugu. Toulouse Skanking Foundation-en Vodoo Train eta The Branlarians -en The First But Maybe The Only. Irletara salto egin eta The Delegatorsen lan berria entzun dugu: All aboard. Ez dira falta izan Asteko Klasikoa eta Entzulearen Txokoa. Gozatu Reggae Fever !

16 mar 2014

Rok'n Rolla Radio 84

6 diska proposatu nahi dizkizuet Rok’n Rolla Radion saioan: Heavy Tiger suediar neska hirukotearen lehen lan luzea, Hipbone Slim & the Kneetremblers, Sir Bald Diddleyen azken proiektuko 7 pulgadetako berria, The Satelliters garajero germaniarren eta The Strypes gazteen azken singlea; Jeff Hershey,The Musters serie mitikoaren soinubandaren beste moldaketa bat egiten eta Pelomonoren doinu instrumental ilun eta hipnotikoak.
Astebururako proposamena Donostian ospatuko den Mojo Workin’ r&b Weekend, Egia auzoko Jareñon izan dira: Baby Washington , Billy Boy Arnold, Kim Weston eta Melvin Davis.


  





12 mar 2014

REGGAE FEVER 5.21

Gaurko irratsaioan SUSTRAIAN RECORDS euskal zigiluaren ROCKSTEADY LADIES aurkeztuko dizuegu. Lau abesti, lau emakume eta lau hizkuntz. Ondoren asteburu honetan, Donostian, ospatuko den MOJO WORKIN jaialdiari buruz hitz egingo dugu. Gozatu Reggae Fever!

7 mar 2014

REGGAE FEVER 5.20

Liquidator disketxeak argitaratutako lan berriak eskaini dizkizuegu Reggae Fever saioan: Ruben Lopez and the Diatones, Roy Ellis and the Hurricanes eta Bandits. Entzulearen txokoa sekzio berria ere estreinatu dugu. Gozatu Reggae Fever!

Rok'n Rolla Radio 83

Rock’n Rollaren eszena ilunean anonimoki lan egiten dutei omenaldi bat izan nahi du saio hau, horietako bat Paco Rodriguez da. Talde anitzeko partaide, proiektu txikien babesle, Naranja y Negro musika dendako nagusi eta Rufus Recordings zigiluaren buru.
Saio hontan Rufus zigiluan kaleratu diren azken erreferentziak ezagutu eta errepasatu ditugu.