30 ene 2014

Rok'n Rolla Radio 78

Bi proposamen berri suediatik Rok’n Rolla Radion, The Sewergroovesen 10 pulgadetakoa eta The Jetbonen 7koa. Suediatik atera gabe Imperial State Electricen “Reptile Brain Music” hirugarren lan luzetik bi abesti eta Heavy Tiger neska hirukotearen singeletik beste bi. Azken saioetan bezala Giudaren lanetik pare bat tema aterako ditut eta 1978. urtean kaleratu ziren zenbait abesti mitiko ere entzungo dituzue. Astebururako The Fleshtones, Steak, The Lookers eta Octopussys, ostiralean Larratxon.







                                                   



29 ene 2014

REGGAE FEVER 5.15

Jackie Bernarden egoera gogorarazten hasi dugu irratsaioa. Gaurko disko aurkezpena atalak Boss Capone izan du protagonista. Ondoren Revolutionary Brothers-en lan berria aurkeztu dugu. Amaitzeko kontzertu proposamenak Bilboko 7 Katu Gaztetxera eramanen gaitu. Gozatu Reggae Fever!

25 ene 2014

Rok'n Rolla Radio 77

Badirudi 77 saio daramazkigula, ziur pare bat hanka sartzek irreala egiten dutela kopuru hau, eta hau aitzakitzat hartuz 1977.urtean kaleratu zenbait diska prestatu dizkizuet. 1977an “punkak eztanda egin zuen Inglaterran” (zalantzan jartzeko esaldia, ezta?), baina musika munduan ez zen dena punka izan, entzun bestela:
The Damned, Sex Pistols, The Clash, The Jam, Ramones, The real Kids, Misfits, Kiss, Motörhead, George Thorogood, Thin Lizzy, Bab Marley & the Wailers eta Neil Young.
Astebururako proposamen bat, baina bikoitza: Fiachras Bukowskin eta Niña Coyote eta Chico Tornado / Estricalla Oreretako Niessenen. Hori guztia Rok´n Rolla Radio saioan.






                                                     

24 ene 2014

REGGAE FEVER 5.14

Reggae Fever irratsaioa bi liburu berriren aurkezpenarekin hasi dugu. “Catarsis Rocksteady” eta “50 años de Reggae en España”. Jackie Bernard Kingstonians taldeko abeslariaren egoeraz hitz egin dugu eta nola lagundu diezaiokegun http://www.gofundme.com/JACKIE-BERNARD-FUND . Amaitzeko Paraguayko The Tempranos taldea entzun dugu.

16 ene 2014

REGGAE FEVER 5.13

Urte berriko lehen irratsaioa dugu hau. Nobedadez josiriko irratsaioa izan da: Los Aggrotones, Roy & Ivonne eta Marta Ren & The Groovelvets taldeen lan berriak entzun ditugu besteak beste. GOZATU REGGAE FEVER

12 ene 2014

Rok'n Rolla Radio 75

Harla Horror KOTJ Recordsen erreferentzi berria izan da entzugai Rok’n Rolla Radio saioan. 
Beste bi aholkatutako diska Jaendik The Smoggersen lehen 12 pulgadetakoa eta Thee Eviltones talde porugal-britaniarraren azken lana.
Imperial State Electricen lan berritik bi abesti ere entzun dira.
Aurreko saioetan gomendatutako diska izandako sei lan bergogoratu dira: The Mystaken australiarrena, The Bogeymen frantziarrena, The Black Tibetans eta The Absolutes estatu batuarrena, The Five Aces eskoziarrena eta The Juke Joint Pimps germaniarrena.