Gaurko saioa berezia izango da. Gaurkoan Naken Selektor-ek zuzeneko sesio bat eskainiko digu. Gozatu!
SAIOA ENTZUN
22 mar 2010
Hurrengo irratsaioan Martxoaren 27an Gironako Salt herrian ospatuko den RUDE CAT jaialdiari buruz arituko gara. Jaialdiari buruzko informazio eta bertan joko duten taldeak entzun ahal izanen ditugu. Sintonizatu AMETS IRRATIA! 107.7
Biharko saioan EUSKAL HERRIAN geratuko gara, ez dugu hegazkinik hartu behar izango. Jamaikar musikak Euskal Herriko musikan izan duen eraginaz ibiliko gara hizketan eta ondorengo taldeak entzun ahal izango ditugu: HERTZAINAK, TTAK, KORTATU , POTATO, ITOIZ, CYPRINIDIANS, KORROSKADA...
Gaurko REGGAE FEVER saioan Katalunian egin eta egiten den jamaikar musikari buruz hitz eginen dugu. Dr. Calypso, Skatalá, The Cabrians...taldeak entzun ahal izango ditugu. Sintonizatu AMETS IRRATIA!
Martxoaren 2an SKA musikaren 3rd wave edo 3. boladari buruz hitz egingo dugu. Ipar amerika zein Europako taldeak entzun ahal izanen ditugu, besteak beste DR. RING DING, THE TOASTERS, THE ALLSTONIANS...